Ibaiertzean nabil, berriz bueltako bidean Urak galdetu dit: nola daramak nekea? Garesti baita beti ez bereiztea Poza ta pena Zu ni, garena, ezerez dena Jada ez dut lekurik azalean, zoriona ez den ezer barneratzeko Sentitzea ez zen nire lehentasuna Baina agertu zinen Arrazionaltasun nekagarri hau, itsasoratu nahi dut Itsaso bat izan, hodeiertzik ez duena Ez nire haitz, ez zure aitzaki Ez arrazoi, ez arazo Eta olatu artean loratu behar orain Non gorde aingura? Agurraren ubeldura Jada ez dut lekurik azalean, zoriona ez den ezer barneratzeko Sentitzera ausartu nintzenenan, desagertu ginen