Espetxe honetan sarturik gaude jaio ginenetik Askatasun ipuin politak gauero lo-egin aurretik. Artalde hutsa garela igarri du telebistak Alaitasuna emango diguna erosi behar duguna. Guztiok guztion aurka, Anaien arteko gudan, Mina jasaten ikusten gaituzte haien pozaren aurrean. Barealdia da urrunean, Aurpegia estali ekaitzaren aurrean. Indarrez eutsi olatuetan, Trumoi izango gara haien belarrietan Lotzen gaituzten kate guztiak, Behingoz apurtu arte beltzez jantziko gara. Bihotza sutan, Egia eskuan. Ez da sekula izango gaur izaten ez bagara.