Begiko erdigunean Tristura nabaritzen den hortan Istorio hondagarriak Isladatzen dira Buruan sufrimendua Gorputzean adorea Izanagatik oinazetua Bihotzean nortasuna Biluzik utzita ere Ideiak bertan dira Kideak lurperatu arren Haien suak barruan darrai Barruan darrai Barruan darrai Egunero infernuko Bide haiek zeharkatzean Ezer gabe utzitako pertsonekin gurutzatzean Tinko jarki eta aurrera egitearekin Bilakatuko gara menderaezin ♪ Historiako pasarte ahaztuen artean Isildutako ahotsen hitza baitzara Zure izanagatik orain bagara Ahaztu dituztenengatik izango gara ♪ Egunero infernuko Bide haiek zeharkatzean Ezer gabe utzitako pertsonekin gurutzatzean Tinko jarki eta aurrera egitearekin Bilakatuko gara Egunero infernuko Bide haiek zeharkatzean Ezer gabe utzitako pertsonekin gurutzatzean Tinko jarki eta aurrera egitearekin Bilakatuko gara menderaezin Bilakatuko gara menderaezin Bilakatu gara menderaezin!