Kishore Kumar Hits

Brigade Loco - Inperfekzio Perfektua lyrics

Artist: Brigade Loco

album: Amets Bati Lotuta


Alarmak goizean nau esnatu
Amets goxoak errotik akatu
Eguneroko zurrunbiloak harrapatu
Erlojuaren atzaparretatik ezin askatu
Curriculuma eskuan banoa korrika
Mila ikasketa esplotaziora etsita
Kapitalaren oinetan ateak itxita
Nire bizitza zoroaren kronika

Arazo eta minek ez dute etenik
Barne sugarra ere ez dago itzaltzerik
Badago korapilo honetatik askatzerik
Amorrua antolatuz

Langile txintxo, ikasle fin kirolean sasoia
Beti eder, beti zintzo, ya jo dut goia
Bizi perfektuaren morroia?
Ze ostia ez naiz ni super-heroia!
Jada egina dut hautua
Inperfekzio perfektua
Kontra esanen efektua
Ez deabru ta ez santua
Arazo eta minek ez dute etenik
Barne sugarra ere ez dago itzaltzerik
Badago korapilo honetatik askatzerik
Amorrua antolatuz
Arazo eta minek ez dute etenik
Barne sugarra ere ez dago itzaltzerik
Badago korapilo honetatik askatzerik
Amorrua antolatuz
Amorrua antolatuz
Amorrua antolatuz
Kale ohiuetatik!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists