Kishore Kumar Hits

Brigade Loco - Elkarrengatik lyrics

Artist: Brigade Loco

album: Ekintzek Dute Hitza


Okerreko bidea zuzendu nahirik
Ibilbide hori babesten dugularik
Elkar aukeratu izan dugun familia
Alde batera utziko ez duguna
Egindako bidean atzean geratu direnak
Oroimenean tokia hartu dutenak
Aurrera egiteko kemena eman digutenak
Ahaztuko ez ditugun momentuak
Sentimen aitortuak

Elkarrengatik, behin eta berriz
Sortutakoa inoiz hautsi ez dadin
Guzti horrengatik, elkar topa egin
Familiagatik dena emango dugula zin egin
Bat, bi, hiru, lau!

Konfidenteak diren lagunen hitzetan
Ukabilkada garratz, saminetan
Geure egin ditugun abestien doinuetan
Garagardoz bustitako kontzertuetan
Adiskide amaigabeetan

Elkarrengatik, behin eta berriz
Sortutakoa inoiz hautsi ez dadin
Guzti horrengatik, elkar topa egin
Familiagatik dena emango dugula zin egin
Elkarrengatik, behin eta berriz
Sortutakoa inoiz hautsi ez dadin
Guzti horrengatik, elkar topa egin
Familiagatik dena emango dugula zin egin
Familiagatik dena emango dugula zin egin
Familiagatik dena emango dugula zin egin

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists