Eguzkiaren argia Piztu da zure aurrean Ilargiari begira Izkutuan pasa dituzu urteak Zure etniaren arima Bilatzeko unean Ondoan izango dira Maite zaituzten Ta maite dituzun denak Sorterriak eman dizun Sentipen hilezkor abisalena Ortziren adorea Ekaitza botatzean Etxearen ausardia Lurrikararen aurrean Ta zu, lagun, haien parean! Jaunak ez dizu emango Barnean daukazuna Bihotz barruan humiltasuna Buruan garuna Zurea da etorkizuna! Ta gauaren iluntasunean Elkartuko gara Suak akabatu ditzan Gure beldurren dardarak Jasotako kolpe bakoitzeko Milaka bulkada! Gure baitan daude aberria Eta askatasuna Memoria, justizia Ta galdutako lagunak Iritsiko da gure eguna Gure batasuna Nortasuna! Maitasuna! Ez utzi galtzen lurrak eman dizuna! Nortasuna! Maitasuna! Ez utzi galtzen lurrak eman dizuna! Nortasuna! Maitasuna! Ez utzi galtzen lurrak eman dizuna! Nortasuna! Maitasuna! Ez utzi galtzen lurrak eman dizuna!