Kishore Kumar Hits

Kherau - Isiltasun Ituna lyrics

Artist: Kherau

album: Aukhera


Ohiala igo, antzezten hasi, barreak dakar samina...
Istorio honek noiz utzi zion izateari ipuina?
Bakardadea, lagun zorrotza, orain daukat lagun-mina
Ebidentziak menderatuta itotzen zen izokina.
Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia
Isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
Ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria
Zure irlara heldu ondoren labirinto zen saria:
Barruan pizti, kanpoan ehule, moztu zenuen haria...
Kandela itzaliz, azala erre, ezkoaren ernaria,
Hegoak eman gero urtzeko, bero bako Eguzki-argia
Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia
Isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
Ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria
Niretzat zenuen negu luzeak negutu zidan irria
Udagoienak gehiegi eta oso eskasa udaberria
Babelgo Dorreko hondakinetan izan behar nuen harria
Zerua ukitu nahi eta ezin, amets-gabeen deserria
Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia,
Isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
Ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists