Maritxu, nora zoaz eder galant hori Iturrira Bartolo nahi badezu, etorri Iturrian zer dago? Ardotxo zuria Biok edango degu nahi degun guztia Zoaz zu lehenago eta alde egin iturrira Zure aita jauna guri dago begira Kopeta iluna dauka inguratzen hasi da Gu ikusiz gero behar gaitu kastiga. Maritxu ez da ardoa baino zure irria Asetuko didana dudan egarria Bartolo bare ezazu zure angustia Edan nire ezpainetik zuretzako eztia. Ilunaren beltzean ez du inor begira Ezta igarri maitearen begien distira Gauak ostentzen ditu maitale guztiak Ziur salatuko zituenak argiak. Sekretuz janzten dugu gure amodio Bi penatuen maitatzearen prezio Estaliz galduko du su honek balio Izateko errautsen doluzko adio Maritxu, nora zoaz egin duzu atzera Egunsentiak dio noala etxera Bakarrik utzi nauzu, banaukazu artega Joan zara iturriko uraren antzera. Maritxu, nora zoaz lore edertxo hori Urrutira Bartolo, nirekin etorri Elkarren altzotik berriro inoiz (ez) kenduak Libreak, maitatzeko inoren (ez) gatibuak.