Mindu eta sendatu (dana bat), Solo eta bide-bazterretako larrosa ahaztuak Asaben hosto zimelduak. Suminduz eta baretuz gure egunak Asunaren eztena da osasuna Egiten dabe eztanda egunsentiko koloreek. ASUNAK Hau bai astelehen arrunta, Joanean behin eta barriz datorrena Printzesa izan zaitez eta zara, egin zuk gura dozuna Arra arin bihUrtzen da tximeleta. Egunero dator txoria gogoraraztera, zu zara orain txoria esatera ASUNAK Gure ahotsa, ON eta OFF, azkenean dana doa bide-hegalera Ahanzturaren hondo abisaletara. Loa lapurtzea ofizio den gizartean, nekez loratzen dira gure begiak, Zuk ureztatzen diharduzu nireak, dena aspaldi mortu denean. Asun artean oinutsik, bidean sarri biluzik Eta urtu egiten da goroldioa Bizitzako olatu artean, sutondorako bidean. Asunak ziren sendabelar, iragan munduaren Aspaldiko arrakalak ere sendatzen dituena Ez goaz inora, zirkuluetan mugitzen gara Brodatu dezagun oinetakoen bidea Bizitzaren oparia dira, arnasaren antzera. ASUNAK Jakin gurako neuke bolumen hau jaisten, bihotzarena entzuteko. ASUNENA IGOTZEN