Kishore Kumar Hits

Josu Bergara - Jakin Gurako Neuke - Zuzenekoa lyrics

Artist: Josu Bergara

album: Kanta Txikien Indarra (Zuzenekoa)


Eta kantak dagoz batzuetan geldi, nork entzungo zain.
Keinu planifikatu bakoak.
Edo gepardoaren abiaduran bihotzera doazenak.
Bedar artean oinutsik ibiltearen sentsazinoa sortzen dabe.
Ortzadarra dira eskuetan.
Kolore guztiak, une batez, intentsidadez markatu eta badoaz.
Bizitzaren laburpen laburtuak.
Gehiago luzatu gura ez ditugunak.
Ez denboran, ez espazioan, ez letretan.
Oihartzuna dira, akaso inoiz,
Behin eta barriz itzuliz, itzuliz... itzuliz...
Eta mundua irauliz. Lur.
Jakin gurako neuke,
Esate baterako zein koloretako kamiseta jantziko dogun gaur.
Jakin gurako neuke jirafek zenbat betule dituen.
Marka fosilizatuak ezabatzen edo
Behintzat, minen antzera bide hegalean izten.
Irribarre eta barre eginarazten.
Jakin gurako neuke hiztegitik berbak
Artaziekaz mozten; zuri goizero bat erakusten.
Aukeratuko neukez kantak, zeuretzako. Eta besteak aldendu.
Itauntzen dodana baino hobeto erantzuten.
Hotz zaranean nire azaleko tenperaturaz gaixotasunak orekatzen.
Denbora ulertzen, ur berdeak geratzen.
Korapiloen mistika askatzen.
Eskuak, barriz, ondo kateatzen.
Jakin gurako neuke munduaren bolumena jaisten,
Zeurea entzuteko.
KANTA TXIKIENA IGOTZEN

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists