Autobusean topatu gara, Zu lanera bidean ni bisitan herrira, Hamar urte edo gehiago pasa dira, Udako gau bat izan zen itsasoari begira. Autobusean topatu gara, Antzinako kontuak, ahaztutako promesak, Zure ume txikien argazkiak, Nire azken kontzertuaren kronika. Autobusean topatu gara, Hain eder, hain guapa zaudela, Beti bezala, begietan disdira, Beti bezala, beste baten itzala. Autobusean topatu gara, Hurrengo geltokiaren zain aurrera doa bizitza, Eta ustekabean iritsi zaigu, Agur esateko ordua.