Kishore Kumar Hits

Josu Bergara - Tartalo - Zuzenekoa lyrics

Artist: Josu Bergara

album: Kanta Txikien Indarra (Zuzenekoa)


Bi anai bidai luzean etxerako bidean,
Iluna heldu orduko galdu ziren mendian,
Buelta eta bueltaka norabide ezean,
Inguruko leize baten gorde ziren gau hartan.
Bat-batean zarata orru beldurgarria,
Kobazulo barruan sartu zan erraldoia,
Bi anaiak han zeudela konturatu zenean,
Bat gaurko eta bestea biharko izango da.
Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago!
Sua piztu ondoren, berotuz burruntzia,
Anai zaharrena bota, bota zuen barrura,
Gero jan egin zuen bestearen aurrean,
Begibakar gaiztoaren gau hartako afaria.
Lotara joan aurretik hartu zion eskua,
Hatz txikienean jarriz eraztun magikoa,
Non hago? galdetzean beti erantzun berbera,
Hemen nago! hemen nago! oihu zelataria.
Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago!
Gauerdian isilik, Tartalo lotan zegoela,
Burruntzia hartu eta sartu zion begian,
Gero alde egin zuen korrika aldapan behera,
Amildegira heltzean moztu zuen atzamarra.
Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists