Mila bederatzirehun,
Ta larogeitazazpigarren urtien,
Aitxitxen eskutik,
Lenengoz jun nintzen.
Ta gaur egun ondiño,
Domeka arratsalde guztixetan,
Irratixe biztu ta,
Urduri paretan naz bere ondoan.
Altxa eizu bolumena,
Gora, gora,
Athletic-en partidua laster hasi bi da!
Gure barruko sua,
Zuri gorria da.
Urtiek pasa direz,
Ta ez zeunke sinistuko nola,
Nola aldatu den,
Gure herria.
Eskutik tiraka,
Alaba txikerrena doa,
Lepoan estu lotuta,
Zure bufanda.
Altxa eizuz eskuak,
Gora, gora, zerura,
Athletic-en gola laster ospatu bi da.
Gure barruko sua,
Zuri gorria da.
Ez dira onenak,
Ez dira kopako txapeldunak,
Baina hauek geuriak dira... geuriak dira
Gure barruko sua,
Zuri gorria da.
Поcмотреть все песни артиста